Asteotan bi ikasle murgildu dira erredakzio taldean. Alde batetik, Egoitz Torres goierritar gaztea. Lanbide Heziketako maila ertaineko gradua ikasten ari da Andoaingo ESCIVI zinema eta bideo eskolan eta, hainbat astez, Aiurrin aritu da argazki-bildumen eta bideoen edizioan. Beste aldetik, Oarsoaldeko Manu Hernandez gazteak argazkigintzari eta diseinuari loturiko lanak egin ditu Aiurrin. Ikasturte honetan Urnietako Salestar ikastetxean diseinu grafikoa ikasten ari da eta hiru asteko egonaldia egin du aiurritarren artean. Denentzat esperientzia aberasgarria izan da: Aiurri-Erroitzek ikasleen formakuntzan laguntza eman du eta, ikasleek eta ikastetxeek, beren aldetik, jarrera bikaina erakutsi dute.