Maskotak hizpide izango ditugu, ekainean, Aiurrin

Aiurri 2024ko maiatzaren 30a

Zakurra, katua, hegaztia… Maskotak garrantzi handikoak dira hainbat herrikideren artean. Andoainen, esaterako, txipa duten bi milatik gora zakur omen daude. Gaiari heldu nahi diogu, Aiurrin.

Maskotarik baduzue etxean? Zein izan da zuen esperientzia? Kontatzeko moduko bizipen, gertaera edo bitxikeriarik baduzue? Atsegin handiz entzungo zaitugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Eskerrik asko zuen denboragatik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!