Lehenengo partidan, Urrizak eta Martirenak 15-11 eta 15-8 garaitu zituzten Segurola eta Larrañaga. Gakoa atzelarien arteko jokoan egon zen.
Bigarren partidan 15-9 eta 15-9 irabazi zuten Ansak eta Zubirik, Aldabe-Juanenea bikotearen aurka. Hemen ere Zubirik askoz hobeto atera zuen Juaneneak baino.
Arluziaga-Zaldua bikotea garaile
Jaialdiko lehenengo partidan, Arluziagak eta Zalduak 15-13 eta 15-13 lortu zuten garaipena Irazu-Aiestaran bikotearen aurka. Oso partidu berdindua izan zen, bai atzean eta baita aurrean ere.