Argituz doa Sagardoaren Txapelketaren sailkapena

Aiurri 2024ko eka. 6a, 17:15

Urriza-Martirena (Aburuza) eta Ansa II-Zubiri (Bereziartua) garaile izan ziren, aurreko jardunaldian

Sagardoaren Txapelketan, aurreko asteko garaileek aurrerapauso garrantzitsua eman dute finalaurrekoetara sailkatzeko. Bi partiden artean izan zen antzekotasuna, biak ere oso parekatuak izan zirelako. Lehenengo partidan, Urrizak eta Martirenak 15-11 eta 15-8 garaitu zituzten Segurola eta LarraÒaga. Oriamendiren aburuz, "gakoa atzelarien arteko borrokan egon zen. Martirena, LarraÒaga baino hobeto aritu zen eta horrek lanak erraztu zituen. Faboritoak ziren eta pronostikoa goitik-behera bete zuten".

Bigarren partidan 15-9 eta 15-9 irabazi zuten Ansak eta Zubirik, Aldabe eta Juanenearen aurka:  "Zubirik askoz hobeto atera zuen Juaneneak baino. Akatsik ez zuen egin eta Ansak pilota asko izan zituen tantoak amaitzeko. Hamaika tanto egin zituen guztira aurrelari urnietarrak, lau lehenengoan eta zazpi bigarren jokoan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!