Urnieta Guria Jatetxeak kopako finala jokatuko du Andoaingo Allurralde kiroldegian

Aiurri 2024ko ekainaren 7a

Herreria Bidebieta Bera Bera taldea garaitu beharko du kopa eskuratu nahi badu. Finala larunbat honetan izango da, eguerdiko 13:00tan hasita, Allurralde kiroldegian.

Gizonezkoen jubenil taldea finalean da Amenabar taldeari irabazita (40-32). Urnietarrak gehiago izan ziren partida osoan, eta Amenabar taldeak nahiko gertutik jarraitu zien arren, ezin izan zuten garaipen eskuratu. Ia norgehiagoka osoan 4-5 goleko aldea eraman zuten urnietarrek.

Kopa partida bakarrera dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!