Kolpez Kolpe kirol ikuskizuna egingo da hilaren 22an, Hernaniko Elizatxo ikastolan

Aiurri 2024ko eka. 7a, 09:50

Ekainaren 22an Kolpez Kolpe kirol ikuskizuna egingo da Hernaniko Elizatxo Ikastolan, GKS-k eta Kontakantxa gaztetxeak antolatuta. 

Goizeko 11:00etan hasita, "Faxismoa hemen eta orain: zergatik egin aurre" hitzaldia egingo da Kontrakantxa gaztetxean. Ondoren, 14:00tan Elizatxo Ikastolan bazkaria egongo da eta tiketak 10 eurotan jarriko dituzte salgai; Hernaniko Txili, Lasarteko Trumoi eta Urnietako Frontoi tabernetan egongo dira tiketak salgai. Eguna amaitzeko, 18:00tan izango da Kolpez Kolpe kirol ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!