Aiztondo NKT Gipuzkoako boleibol txapeldunak dira

Aiurri 2024ko eka. 10a, 10:40

Kadete taldeak klubaren lehen txapelketa ofiziala irabazi du Toloboleirenaurka 3 eta 1 eko emaitzarekin. 

Partida hasi bezain laster ikusi zen bi taldeak gogotsu, irabaztera irten zirela bainaAiztondo bailarako taldea egoera  hobeto kontrolatu  eta 2-0ekoa aurreratzea lortu zuen. Hirugarren jokuan Aiztondotarren sakeko akatsek markatu zuten, eta Tolosarrak ez zuten alferrik galdu aldea murrizteko aukera eta 2-1 jarri ziren. Laugarren eta azken jokoa izan zen denetan biziena, Aiztondo tentsioa jarriz, eta Toloboleiekitzulera posible zela sinisten ekin zioten azken jokuari. Oso joko borrokatua izan zen,jokaldi bikainak ikusi ziren bi taldeetan, baina Aiztondotarrak ez zuten amore eman eta kopa bailarara ekarri zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!