Ekonomia berdeari erreparatu nahi dio Beterri-Buruntza Mankomunitateak

Aiurri 2024ko eka. 11a, 12:44

Iturria: Beterri-Buruntza Mankomunitatea

“Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programarekin, elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatu ditu Beterri-Buruntzaldeko Mankomunitateak, eskualdeko eragileen ingurumen izaerako beharrak eta kezkak argitara emateko. Doakoak dira hitzorduak eta enpresen iraunkortasuna lantzeko sektore ekonomiko zehatzei zuzenduta dago jardunaldia.

  • Ekainak 12, 12:00-14:00, Astigarragako Erribera Kulturgunean. Lehen sektoreko eragileak eta sagardogileak.
  • Ekainak 20, 9:00-11:00, Urnietako Lekaio Kultur etxean. Industria txiki eta ertainei zuzendutako saioa.
  • Ekainak 20, 13:00-15:00, Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, zerbitzuen sektoreari lotutako saioa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!