Gipuzkoako Sega Txapelketa, igandean Amasan

Aiurri 2024ko eka. 20a, 11:48

Igande honetan jokatuko da gizonezkoen mailako Gipuzkoako Sega Txapelketa. Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera lehiari, Amasako Arratzain baserriaren inguruan. Jokin Etxeberria, Julen Gabirondo, Mikel Lizartza eta Iban Pardo arituko dira nor baino nor.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!