Errei bat itxiko dute asteburuan, Gasteizko noranzkoan

Aiurri 2024ko uzt. 10a, 10:27

N1 errepidean, Gasteizko noranzkoan, auto-ilarak sortuko dira errei bakarra izango baita zabalik. Aldundiak egin du iragarpena, astelehen goizera bitarte luzatuko dena.

Aldundiaren oharra:

"Andoainen N-I errepidean 444,793 PK-an dagoen zubian birgaitze lanak egin ahal izateko, asteburu honetan erreietako bat moztuko da Gasteizerako noranzkoan, eta, beraz, errei bakarra egongo da irekita uztailaren 12ko 21:00etatik uztailaren 15eko goizaldeko 06:00etara".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!