Txapelketa ostegun honetan hastekoa da Galarretan. Txapelketa hasiko duten bikoteak hauek dira: Barrenetxea IV-Urriza, Juanenea-Ansa II, Azpiroz-Ezkurra II eta Aldabe-Larrañaga. Antolatzaileen erabakiz, azken bikote hori da ohiko posizioak mantentzen dituen bakarra. Gainerakoak lekuz aldatzen dira eta ohiko aurrelariek atzelari gisa jokatuko dute eta atzelariek aurrelari gisa.
B txapelketa
Horretan ez da posizio aldaketarik egongo eta bakoitzak berea mantenduko du. Bikoteak honako hauek izango dira: Goikoetxea V-Eskudero, Gurrutxaga-Apezetxea, Susperregi-Aiestaran VI eta Arluziaga-Zaldua I.
Bost jardunaldi jokatuko dira eta azkenekoan finala jokatuko da. Jardunaldiak uztailaren 11, 13, 18 eta 20an jokatuko dira. Jaialdi guztiak arratsaldeko 16:30ean hasiko dira.