Halterofilia saio berria Zizurkilen, larunbat honetan

Aiurri 2024ko uzt. 11a, 11:37

Artxiboko irudia.

Pedro Mari Otaño ikastetxean izango da, arratsaldeko 17:00tan hasita. Eskualdeko pultsularien lana bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango da.

Denok Danena taldetik adierazi dutenez, “15 urtez azpiko Zizurkil-Villabonako zortzi gazte ariko dira lehian, eta helduen artetik 5 gehiago. Bestalde, Eki Lizaso Valentzian izango da Ekaitz Cortajarena entrenatzailearekin, Espainiako Junior Txapelketan. Kirolariak denboraldi betean daude, datorren uztailaren 20an Gipuzkoako senior eta master txapelketan ariko baitira. Irungo Urantzu Frontoian izango da, goizez eta arratsaldez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!