Izaro Etxarri eta Eñaut Urkaregi bikain aritu dira Europako pistako txirrindularitzako txapelketan, Alemanian

Aiurri 2024ko uzt. 12a, 12:59

Izaro eta Eñaut, Alemanian egunotan Egilea: Andoaingo Txirrindulari Eskola)

Egunotan Cottbusen (Alemanian) jokatu den Europako junior mailako pista txapelketan, Espainiako selekzioa ordezkatu dute. Andoaingo Txirrindulari Eskolako txirrindulari gazteek bi probetan hartu dute parte, taldekako eta bakarkako jazarpen probetan. 

Taldekakoan lortutako 6. postuei esker, goi mailako kirolari izateko eskubidea eskuratu dute.

Taldekakoan, Izaro Etxarri Aranburu seigarren geratu zen, Daniela Grañana, Leyre Almena eta Vera Valerorekin batera, uztailaren 9an. Egun berean, Eñaut Urkaregi Sanzek ere postu berbera lortu zuen, Eric Igual, Hector Alvarez eta Joan Roca taldekide zituela.

Azkenik, atzo jokatu zen bakarkako jazarpen probetan, Etxarrik 11. postua lortu zuen, eta Urkaregik, berriz, 8.a.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!