Errockmeria jendetsua, Zelatunen

Ainhoa Gil 2024ko uzt. 14a, 20:38

Hitzordu garrantzitsua zuten gaur musikazaleek Zelatunen. Beertoki elkarteak antolatuta, Errockmeriaren hirugarren edizioa ospatu da bertan. 12:00etan hasita, Ithaka, Etxekalte, Muzak eta Kattalin eta nenufarrak taldeak aritu dira Zelatungo belazean. Lainoa sartu bada ere, zaletuek gozatu ederra hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!