[Abuztuak 10, larunbata]

Birritan igaroko da Donostiako Klasikoa eskualdetik

Aiurri 2024ko uzt. 17a, 09:34

Artxiboko irudia, Aduna-Andoain artean.

Nazioarteko talde onenak birritan igarotzen ikusteko aukera izango dugu, aurtengo edizioan. Espainiako Vuelta hasteko egun gutxiren faltan, izen handiak espero dira irteeran.

Ibilbidean aldaketa izan da eta lasterketa hasi berritan Beterri-Buruntzan barrena igaroko dira. Donostiako Tolosa hiribidetik irtengo da tropela eta hasiera ofiziala AÒorgan emango diote. Honatx lehen igaroaldiaren ordutegia, aurrikuspen azkarrenean:

Abuztuak 10, larunbata

  • 10:58 Añorga.
  • 11:05 Hernani.
  • 11:08 Urnieta.
  • 11:14 Andoain.
  • 11:22 Amasa-Villabona.
  • 11:26 Asteasu.
  • 11:35 Andazarrate.

Lasterketaren erdialdera bigarren aldiz igaroko dira inguruotatik, Jaizkibel igo aurretik. Honatx, ordutegia:

  • 13:59 Alkiza.
  • 14:07 Zizurkil.
  • 14:12 Aduna.
  • 14:17 Andoain.
  • 14:23 Urnieta.
  • 14:27 Hernani.
  • 16:33 Helmuga.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!