Kale edo bale egiteko garaia iritsi da Jai Alai Summer Season txapelketan

Aiurri 2024ko uzt. 17a, 09:00

Goikoetxea V urnietarra.

A eta B taldeetan finalean egon nahi duenak bi jardunaldi hauetan irabazi beharko du. Kale edo bale, ez dago besterik.

A mailan, uztailaren 11ko partidatan garaile izan ziren Barrenetxea IV-Urriza eta Juanenea-Ansa II bikoteak.  Ostegun honetan elkarren aurka ariko dira, arratsaldeko 16:30ean hasiko den jaialdian. Antolatzaileak pozarren daude: "Pilotariak maila oso altua erakusten ari dira Galarreta pilotalekuan. Ostegun honetan, joan den asteko irabazleak izango ditugu aurrez aurre, txapelketako final handia hortzimugan dela".

B mailan, Goikoetxea V-Eskudero eta Zaldua-Zubiri aurrez aurre ariko dira. Urnietarrak eta andoaindarrak aurreko asteko partida galdu zuten Gurrutxaga-Apezetxearen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!