Danok Danena taldearen emaitzak

Aiurri 2024ko uzt. 18a, 10:24

15 urtez azpiko mutil taldea ateratzea lortu du aurten Danok Danena taldeak, Liga Nazionalerako. Joan den larunbatean Zizurkilgo P.M. Otaño herri eskolan lehiatu ziren eta 884,82 puntu lortu zituzten Liga Nazionaleko III. Jornadan puntuatzeko. Danok Danena taldeko ordezkariek bidali dute kronika:

"Urte askoren ondoren, berreskuratu degu Liga Nazionalerako 15 urtez azpiko mutil talde bat ateratzea  eta hauek pultsulariak: Eneko Mesa, Sergio Gonzalez, Mohamed Reda El Byad, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia. Gogotsu aritu ziren aurreko larunbatean, uztailak 13, Zizurkilgo Pedro Mª Otañon eta  egin zuten lana dela eta 884,82 puntu lortu zituzten Liga Nazionaleko III. Jornadan puntuatzeko.
Baziren parte hartu zuten beste pultsulari gutxi batzuk ere, baina horiek helduen taldean sartzen dira. Larunbat honetan, uztailak 20,  Irunen Gipuzkoako Senior eta Master txapelketan gainerako guztiek (beste 16 pultsulari) parte hartu ondoren, aterako dira  ligarako puntuazioak.
Bestalde Eki Lizaso aurreko larunbatean, uztailak 13,  Valentzian Espainako Junior txapelketan aritu zen lehiatzen, Ekaitz Cortajarena entrenatzailea berarekin zela eta lortutako puntuak izango dira ligarako balioko diotenak. 96 kilo kategorian aritu zen eta txapeldun gelditu zen abiada modalitatean, baita bi denboratan eta total olinpikoan. 136 kilo altxa zituen abiadan eta 170 kilo bi denboratan.
Eta kategoria guztietan berriz, hirugarren postua lortu zuen. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!