Juaneneak eta Ansak bikote sendoa osatu zuten partidan. Gorridunek maila ona erakutsi zuten eta jokaldi biziak egin zituzten. Ansa erabakigarria izan zen, sei tanto egin zituen lehen setean, eta hamar, bigarrenean. Piloteoko pilotari nagusia izan zen urnietarra. Era berean, Juaneneak oso ondo lagundu zion norgehiagokan, ia akatsik gabe. Barrenetxea eta Urriza ziren partidako faboritoak, baina ezin izan zien set-ik irabazi.