Sorabilla pareko “bypass”a, eguneroko joan-etorrietarako eragozpena

Aiurri 2024ko uzt. 30a, 08:45

Sorabilla parean N1 errepidea zeharkatzen duen zubi zaharra birgaitzen ari dira eta horrek eragozpenak sortu dizkie Beterri-Aiztondoko erabiltzaileei.

Ilarak N1 errepidearen bi noranzkoetan sortzen dira. Gaur goizeko lehen orduan, auto-ilarak Bazkardoraino iristen ari ziren. Atzokoan, bestalde, Tolosatik Donostiaranzko norabidean Iruraraino iritsi ziren ilarak.

Birgaitze eta konpontze lanak udan egiten dituzte, trafikoa murrizten den urteko sasoia delako. Egin beharreko lanak dira horiek, nahiz eta horrek bertakoei eragozpenak eragin. Izan ere, N1 errepideak Beterri-Aiztondo zehazkartzen du. Trafikoan arazoak sortuz gero, zeharkalteak inguruko errepideetan antzematen dira. Esaterako, Adunako eta Andoaingo herriguneetan

Datozen egunotan, mozketa gehiago Tolosan

Aldundiak iragarri duenez, “N-I errepideko 434 kilometro puntuko lotunean Tolosan, trafiko mozketak egingo dira 434-1-S eta 434-1-E irteeretan gainazalaren birgaitze lanak direla eta. Mozketak lotunean bakarrik izango dira. Lanak uztailaren 31ko eta abuztuak 3ko 8:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte luzatuko dira, eguraldiaren arabera ordutegia zerbait aldatu daiteke”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!