Antonio Roscok betirako itxi du Kale Nagusiko janari-denda

Xabier Lasa 2024ko uzt. 31a, 09:06

Erretiroa hartu du Antonio Rosco Fuentes urnietarrak, eta atzo izan zuen azken lan-eguna, Kale Nagusiko Rosco janari-dendan hamarkada bateko ibilbidea egin ostean. 

Bertako kalitatezko generoa salgai jartzeagatik eta jendarte onekoa izateagatik hartua zuen ospea Roscok, eta bezero ugarik egin diote agurra asko egunetan. Hori dela-eta, emozioz beteriko uneak bizi izan dituela aitortu zuen atzo. Berarekin edukitako solasaldia, iraileko lehen astekarian argitaratuko du Aiurrik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!