Etxarrik munduko azpitxapelketa eskuratu du, puntuaketa proban. Urrezkoa irabazteko zorian ibili zen final handian, izan ere puntu bakarrera geratu baitzen Britainia Handiko Wolf irabazlearengadik.
Bestalde, Izaro Etxarrik, Leyre Almenak, Vera Valerok eta Valentina Ferreyrak osatutako laukoteak, seigarren postua lortu zuen ekipokako jazarpen proban. Espainiako marka hautsi zuten, 04:41:10ko denbora eginda.
Eñaut Urkaregik ere nabarmentzeko moduko parte-hartzea izan du Txinako txapelketan, bosgarren geratu baitzen omnium izeneko proban (pistako sei modalitateetan egiten den lehia).
Jazarpen proban, berriz, Urkaregik bederatzigarren postua eskuratu zuen; bizi-bizi ibili zen, eta Espainiako marka ondu zuen, 03:11:62ko denborarekin. Hori ez zen hautsi zuen marka bakarra izan, Eric Igualek, Joan Rocak, Adria Garmendiak eta lauek jazarpen proban 04:01.89ko marka berria ezarri baitzuten.
Argazkiak: Espainiako Ziklismoko Federazioa.