Lurraldebus-zerbitzua egokituko du eskualdean Gipuzkoako Foru Aldundiak

Aiurri 2024ko ira. 4a, 11:07

Ikasturte berriari ekitearekin batera, aldaketak egin ditu Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko autobus-zerbitzuan, "batez ere osasun-langileen eta ikasleen beharretara egokitzeko". 

Erabiltzaileen "errealitate aldakorrari" erantzuteko helburuz egin dituzte egokitzapenak zerbitzuan, Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak dioenez: "Aldaketa hauekin herritarrei zerbitzu hobea eskaintzen diegula uste dugu, eta, beraz, gero eta pertsona gehiagok garraio publikoaren aldeko hautua egin dezaten bultzatzen dugu". 

BU06 (Andoain>Donostiako Ospitaleak)

Andoaindik Ospitalerako lehen irteera 7: 10etik 7: 00etara aurreratuko da, eta azken irteera Ospitaletik 22:15etik 22:20ra atzeratuko da.

BU04 (Andoain>Donostia)

BU04 autobusaren irteera-ordua aldatuko da: Andoaindik 6:58etan abiatuko da, 7:03etan izan beharrean. Horrela Lasarteko BU02 (Lasarte-Oria>Ospitaleak) zerbitzuarekin aldaketa egin ahal izango dute interesa duten erabiltzaileek. 

BU05  (Andoain>Urnieta>Hernani>Donostia)

7: 25etik 7:15era aurreratuko du bere irteera Andoaindik BU05 autobusak, "8:00etarako unibertsitateetara iristea bermatzeko".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!