Adunarren omenaldia jasoko du Izaro Etxarri Aranburu txirrindulariak

Aiurri 2024ko ira. 6a, 11:53

Argazkia: Andoaingo.eus

17 urteko adunarra ibilbide polita osatzen ari da txirrindularitzan eta uda honetan Txinan ospatu diren Munduko Pista Txapelketan zilarrezko domina eskuratu du. Irailaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean hasita, herritarren omenaldia jasoko du Izarok. Ekitaldian bertan izango da Eñaut Urkaregi Sanz ere.

Urkaregi larrauldarra bosgarren sailkatu zen omnium proban eta Adunan ere txirrinduzaleen omenaldia jasoko du.

Adunako Udalak, Andoaingo Txirrindulari Eskolak eta Danena Kirol Elkarteak ekitaldira hurbiltzeko gonbitea luzatu dute. Izaro, egun, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kide da. Eta Eñaut, berriz, Danenakoa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!