Gaur gaurkoz, 40 egun baino gutxiago gelditzen dira ekimena amaitzeko eta, gutxienez, 18.000 euro bildu nahi ditu elkarteak. Oraingoz, 15.788 bildu dituzte. Web orrialdean daude diruz-laguntzeko moduen gaineko informazioa eta xehetasun gehiago.
"Hil arte bizi" du izena Izan Iñurri elkartearen dokumentalak. Minbizia ikuspuntu “eraldatzaile, feminista eta kolektibo” batetik bizi duten euskal emakumeen istorioak jaso ditu elkarteak. Hala, dirua biltzeko kanpaina abiatu dute, Goteo plataforman, ikus-entzunezkoa osatzen jarraitu ahal izateko: "Garrantzitsua da guretzat proiektua, minbiziaren errealitatea perspektiba feminista eta eraldatzaile batetik dibulgatzen jarraitzeko".