Autolaguntza taldea, Indarkeria matxistei aurre egin dieten edo aurre egiten ari diren
emakumeei bideratutako erreparaziorako babes eta segurtasun espazio bat da. Clara Wolfram
Perez adituaren gidaritzapean, taldean eta berdinen artean lan egiteak dakarren laguntzatik
abiatuta, aldaketarako prozesua erraztea du helburu.
Taldearen nondik-norakoak aurkezteaz gain, auto-laguntza talde honetan parte hartu duten
emakumeak etorriko dira, euren esperientzia eta bizipenak elkarbanatzera.
Aldaketa dator ikasturte berriarekin batera; orain arte ostegun arratsaldeetan osatu da talde
hau. Oraingoan, asteazken goizetan izango da, 10:00etatik 12:00etarako saioak izanik.
Bertaratzeko interesa egongo balitz, informazio guztia Andragoran bertan eskuratu daiteke, bai
eta bere komunikazio kanaletatik ere (andragora@andragora.eus korreoan edo 943008967 zein
747496469 telefono zenbakietan). Espazio irekia da, eta izen ematearekin nahikoa da bertan
parte hartzeko. *Ez da beharrezkoa indarkeria egoera salatu izana.