Oianume sagardotegia Andoain eta Urnieta artean dago, eta datorren irailaren 20an alde bateko eta besteko bertsozaleak elkartuko dira. Iluntzeko 20:00tan hasiko da afaria eta, jarraian, giroa berotuko dute Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak. Amaia Agirre ariko da gai-jartzaile lanetan. Aurkezpenik behar ez duen hirukotea da, aski ezaguna bertsozaleen artean. Zalantzarik gabe, 30 euroko prezioan, bapo afaldu eta bertsoez gozatzeko aukera paregabea izango da. Txartelak (aukera begetarianoarekin) salgai dira, honezkero hainbat saltokietan. Ez utzi azken egunerako!