Lizaso hautatua izan da baita Espainiako selekzioarekin Europako Junior Txapelketan artizeko. Polonian izango da txapelketa, urriaren 26tik azaroaren 3ra.
Bi txapelketa hauetara joateko, prestaketa moduan konzentratuta egon da Sierra Nevadako CAR-en abuztuaren 18tik 31ra. Gogor ari da entrenatzen, egun askotan saio bikoitzak egiten dituelarik, goiz eta arratsaldez, eta oraindik ez du oporraldirik izan; egun gutxi batzuetan etxekoei bixita egin badie ere, ez ditu bere entrenamentu saioak alde batera utzi.
Eki Lizasok 19 urte bete berriak ditu eta iazko ikasturtean Madrilgo Goi Errendimendu Zentrura joatea erabaki zuen, bere ikasketak eginez hain gustuko duen kirola egitera. Oso denbora gutxi darama kirol hau praktikatzen eta oraindik txapelketatan aritzeko beste pultsulari batzuk adina esperientzia ez badu ere; handiak dira egin dituen lorpenak eta oraindik asko dauka emateko.
Denok Danenatik gure indar guztiak bidaltzen dizkiogu Ekiri datorren asteazkenerako. Esperientzia berria eta aberatsa izango da berarentzat. Animo eta eutsi goiari!
Talde bezela aprobetxatu nahiko genuke adierazteko, Danena orain dela 34 sortu zela Zizurkilen eta hasieratik hona gure egoera ez dela batere hobetu entrenatzeko izan ditugun lekuei dagokionez. Urte guzti hauetako emaitzak; Gipuzkoakoak, Euskadikoak, Espainiakoak, Espainiako Liga Nazionalean Ohorezko Mailan, Europakoak, Mundukoak, beste nazioarteko batzuk, ahaztu gabe Olinpikoa izan genuen Jon Tecedor ere; oso baldintza kaskarretako guneetan entrenatuz lortu ditugu..
Ate joka ditugu zaletuak, gaztetxoak hasteko gogoz eta kirolariak gurera etortzeko asmoz, baina ezezkoak ematera behartuta gaude ez dugulako baldintza betetzen dituen leku egokirik.
Izugarrizko penaz bizitzen ari gara egungo egoera hau eta gure nahia sorgunera itzultzea bazen ere, hau da Zizurkilera, urte batzuk badira bertan hainbat eskakizun egiten daramatzagunak gimnasio duin bat eskatuz. Behin eta berriro baiezkoa esan eta esperantzak eman arren ez dute inolako aurrerapausorik ematen. Gure emaitzengatik zoriontzen gaituzte baina ez gaituzte aintzakotzat hartzen. Egoera honetan jarraitzea ezinezkoa da, eta Villabonan edo interesa azaltzen duen beste nonbaiten mugitzen hastea izango da hurrengo pausoa.