Donostian frankismoak eragindako 400 biktimak, gogoan

Xabier Lasa 2024ko ira. 23a, 16:02

Irailaren 13an Donostian Oroimen eguna da, frankistek 1936ko egun hartan okupatu baitzuten hiriburua. Egun goibel hartaz gero, errepresio basatiari ekin zioten frankistek, eta hurrengo aste eta urtetan, 400 herritar gutxienez erail zituzten. Biktimak oroitzeko asmoz, Goikoa jauregiaren ondoan “Dual” izenburuko eskultura ipini zuten 2014an, eta bertan egin ohi dituzte ekitaldiak, bai udalak eta baita Donostiako Genozidio Frankistaren Biktimen Elkarteak. Elkarteak, aurten egindako ekitaldiaren argazki-sorta eta bideoa, ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!