Sariduna, “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da. Ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du, Egunean Behin lehiaketan. Aurrekoetan Aspillako saskia edota eskualdeko sagardogileen botilak zozkatu ditu. Oraingoan sari-emailea aspaldiko ezaguna da: Andoaingo Arruti gozotegia.
"Aiurri" taldean ehunka partaide elkartu dira, dozenaka lagunen bilgune bilakatuz.
Eraldaketa
Aiurrik astean behin sari bat banatzen du baina Egunean Behinek ere bere sariak ditu. Aldaketak daude oraingoan: "Berritasuna dago sarien esleipenean: irabazle errepikaturik ez. Asteko irabazleak ez dira denboraldi barruan errepikatuko".