[Postontzia]

Transitos liburuaren irakurketa jarraitua

Naizen elkartea 2024ko ira. 28a, 07:00

Proiektuaren helburua da haurtzaroan eta nerabezaroan pertsona transexualek eta euren familiek dituzten bizipenak ulertaraztea eta enpatia sortzea, gizartean inklusioa eta errespetua sustatuta. Gainera, pertsona horiek haurtzarotik dituzten esperientzia eta desafioen inguruan sentsibilizazioa lortu nahi da, horrela aniztasunean eta sexu identitatean ezagutza bultzatuta.

Pertsona ezagunek bi orduz jarraian irakurriko dituzte haur transexualen gurasoen kontakizunak.

Naizen adingabe transexualen familien elkarteak, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Laudioko udalekin batera, haur eta gazteen transexualitatearen inguruko gurasoen kontakizunak biltzen dituen Transitos liburuaren irakurketa jarraitua antolatu du.

Ekitaldian, gizarteko alor ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte istorioak jendaurrean irakurriz. Urriaren 3an, ostegunean, izango da,  18:00ak eta 20:00ak bitartean Bidebarrietako Liburutegian (Bilbo), Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan (Donostia), Condestable Aretoan (Iruñea) eta Laudioko Kasinoan. Antolatzaileek kontakizunak bertatik bertara entzutera animatzen dituzte herritarrak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!