Zelatungo belazeak jendez bete ziren atzo, erromeriaz gozatzeko. Izer eta Alabierren doinuekin, ehunka zaletu gerturatu zen bertara. Haize zakarra ibili zen goizean eta horrek deserosotasuna ere sortu zuen une batzuetan. Arratsaldean berriz, baretu egin zen haizea eta, eguraldi goxoarekin, gozatu egin zuten erromeria zaleek. Iraileko bosgarren igandea pasata, amaitu dira aurtengo Zelatungo erromeriak.