Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuitua aurkeztu dute

Aiurri 2024ko urr. 2a, 10:03

Durangon ekingo zaio sei proba bilduko dituen Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituari, urriaren 5ean. Kanpezu (urriak 12), Amasa (urriak 19), Aia (urriak 16) –Euskal Herriko txapelketa proba honetan jokatuko da–, Ibarra (azaroak 16) eta Adunan ere proba bana izango da. Mendi duatloia bi diziplina uztartzen dituen kirola da, mendi lasterketa eta mendi bizikleta.

Proba hauetariko bakoitzak bere sailkapen propioa izango du helmugan eta emaitza hauen arabera zirkuituko sailkapenerako ere puntuak banatuko dira.

Durangaldeko mendi ikusgarrien magalean prestatutako zirkuituan emango zaio hasiera aurtengo EHMDZ-ri urriaren 5ean eta proba horretarako izen ematea dagoeneko zabalik dago urriaren 4ko 23:30ak arte www.kirolprobak.com orrialdean. Kirol honen inguruko jai erraldoia urriaren 5era. Goizeko 11.00etatik hasita, umeen duatloia eta duatloi herrikoia ere izango direlarik, famili osoek kirol honetaz gozatu ahal izan dezaten.

Proba nagusia arratsaldeko 16.00etan hasiko eta 23 kilometrotako ibilbidea antolatu dute, hauetariko zazpi korrika egin beharrekoak eta gainerako 16ak bizikletaz. Proba honetan, banaka zein binaka, erreleboka, hartu ahal izango da parte.

Amasako proba urriaren 19an izango da, larunbatarekin. 12:00etan haurrentzako proba egingo da eta, 16:00etan emango zaio hasiera helduen mendi duatloiari. Informazio eskuragarri dago Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko webgunean. Kasu honetan ere, zabalik dago izena emateko aukera.

Adunako mendi duatloia azaroaren 13rako iragarri dute. Informazioa HEMEN.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!