Alerta laranjaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak espazio irekietan egiten diren entrenamenduak bertan behera utzi ditu

Aiurri 2024ko urr. 9a, 11:07

Arratsaldeko 18:00ak bitarteko jarduerak bertan behera uzteko agindua eman du Foru erakundeak. Eskualdeko kirol taldeak dagoeneko zabaltzen ari dira ohartarazpena.

Ondorengo jarduerak bertan-behera uzten dira:

URRIAK 9: 12:00-18:00

  • Mendiko jarduerak (mendiko irteerak, orientazioa)
  • Espazio irekietan egiten diren jarduera guztiak (futbola, errugbia, belar hockeya eta espazio irekietan egiten diren gainerako modalitateak)
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!