Xoxokarrak irabazle, Asteasuren aurka egindako kirol-apustuan

Aiurri 2024ko urr. 11a, 19:56

Harri-jasotzea, ingudea, trontza, txingak, clean and jerk, zaku-lasterketa, burpee-ak sagar-bilketa, lokotxak... Herri-kirolak eta crossfit-a uztartu dituzte, gaur arratsaldean, Xoxokako festetan. Bada asteasuarrak izan dira hitzorduko gonbidatu bereziak, Goiburukoen kontra egin baitute kirola-apustua. Xoxokan, etxean, gelditu da garaipena.

Honako hauek hartu dute parte erronkan:

Asteasu

Lander Sarasua, Mattin Sarasola, Beñat eta Maialen Otegi, Zuriñe Zubeldia, Izarne Mayoz, Nagore Zabala, Alaia Tolosa, Aritz Sagurola, Jon Ander Artaza, Oier Otegi, Urko Arizeta eta Oneka Herrero. 

Xoxoka

Beñat Goenaga, Xabi Urdanpilleta, Julen Osa, Uxue Osa, Uxue Manterola, Izaro Bengoetxea, Eneritz Usarralde, Eider Manterola, Lander Cia, Ibai Usabiaga, Aritz Lizaso, Garazi Usabiaga, Mattin Usarralde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!