Datorren astelehenean Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte Andoainen eta Urnietan

Aiurri 2024ko urr. 16a, 12:06

Andoaingo Goikoplazan eta Urnietako San Juan plazan hitzordu bana deituta dago, Gernika-Palestina ekimenaren deialdiari erantzunez.

Aurreko astean Gernika-Palestina ekimenak deialdia iragarri zuen: "Genozidioa geldiarazteko eta konponbidea aldarrikatzeko dei egiten diogu euskal jendarteari, urriaren 21ean, herri guztietako udaletxeen aurrean 19:00tan izango diren kontzentrazioetan parte hartzera". 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!