Hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, maiatzaren 9n jakinarazi zen Enigma Green Power enpresak eskatua zuela Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa) Ikatz Gane izeneko zentral eolikoa (bost haize-sorgailu) eratzeko aldez aurreko administrazio-baimena. Proiektuak Hernani ez ezik, Urnieta eta Elduaingo udalerrietako lur-eremuak hartuko lituzke, eta Gipuzkoak Nafarroarekin daukan mugatik gertu.