Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final-laurdenetan murgilduko da

Aiurri 2024ko urr. 18a, 08:16

Asteburu honetan Beñat Iguaran kantari ariko da, eta datorren astean Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran.

Beñat Iguaran Amondarain,
hilaren 20an Errenterian

Arratsaldeko 17:00tan hasiko da saioa Lekuona Fabrikan. Aitor Salegi Martija, Beñat eta Unai Gaztelumendi Arandia anaiak, Iñigo Gorostarzu Etxebeste eta Oihana Arana Cardenal izango ditu bertso kide.

Unai Mendizabal Jauregi,
hilaren 26an Azkoitian

Arratsaldeko 17:00 kantatzeari ekingo diote Baztartxo antzokian. Unaik bertsokide izango ditu Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain eta Oier Etxeberria Zubimendi.

Oihana Iguaran Barandiaran,
hilaren 27an Irunen

Ficobako auditoriumean kantari ariko dira arratsaldeko 17:00tan hasita. Harekin batera oholtza gainean ariko dira Amaia Iturriotz, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso eta Iñaki Apalategi Astigarraga.

Bertsosarrerak.eus webgunean salgai daude. Antolatzaileek adierazi dutenez, “aurrez sarrera guztiak agortzen ez badira, saioaren egunean 16:00etan zabalduko da txarteldegia”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!