Euskararen erabilera indartzeko, arraindegietako idatzietan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartzeaz gain, ahozkotasunean ere eragingo dute arrandegiek. Eguneroko erosketak euskaraz egin ahal izateak, euskara saltokietako idatzietan ikusteak, balioan jartzen du hizkuntza. Horrenbestez, ohiko arraien hiztegia osatu da eta etiketak euskarazko izenekin sortu dira. Arrandegiek egindako aldaketa horiek bistaratzeko, azaroaren 5etik 23ra “Gurea bai freskoa!” kanpaina jarriko da martxan. Data horietan 25 euroko bi opari-txartel zozketatuko ditu arraindegi bakoitzak.
Kanpainan parte hartuko duten arrandegiak:
- Amasa-Villabona: Sagastume.
- Anoeta: Anoeta.
- Ibarra: Bikoitz.
- Tolosa: Belen, San Sebastian, Kaia eta Sanz.
- Zizurkil: Zubeldia.