DANAk eragindako kaltetuei laguntzeko ekimenak

Aiurri 2024ko aza. 3a, 09:21

Gipuzkoan hainbat erakunde laguntza bideratzeko lanetan ari dira.

Caritas Gipuzkoa

Caritas Gipuzkoak oharra zabaldu du, ekarpena ekonomikoa bideratuko duela iragartzeko. Valentziako Udalarekin koordinatzen ari da L’Alqueria del Basketen eta Pechinako Udal Esparruan ostatu hartu duten pertsonei laguntzeko.

Gurutze Gorria

DANAk eragindako kaltetuei herritarrei laguntza zuzenean eta segurtasunez ematen ari dira: "Espero dugu datozen orduetan iristea gehien kaltetutako eta iristeko zailak diren eremuetara, neurri handi batean Espainiako beste leku batzuetatik joandako gure taldeen laguntzari esker".

Reale Arena

"Jende ugari dagoeneko bertaratu da beraien laguntza emateko. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da asteburuan eta 10:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera. Deialdi berezia egiten dugu zaleak Reale Arenako bilketa-gune honetara joan daitezen elikagaiekin eta lehen mailako produktuekin. Mota guztietako elikagaiak, ura eta esnea, baita etxeko higiene- eta garbiketa-produktuak". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!