Finalaurrekoak telebistatik jarraitzeko aukera

Aiurri 2024ko aza. 6a, 11:50

Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Hala, datozen asteburuetan hiru hitzordu izango dituzte bertsozaleek, abenduaren 14ko finalaren aurretik: igandean izango da lehena, azaroaren 17an, Oiartzunen; 24an Zarautzen, eta abenduaren 1ean Arrasaten. ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Jon Martin aditua alboan duela.

Oiartzun, azaroak 17

Ane Labaka Mayoz
Asier Azpiroz Iztueta
Beñat Gaztelumendi Arandia
Eli Pagola Apezetxea
Nerea Elustondo Plazaola
Oier Etxeberria Zubimendi
Gai-jartzailea:  Ane Ezenarro Beristain.

Zarautz, azaroak 24

Alaia Martin Etxebeste
Amaia Iturriotz Etxaniz
Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
Eneko Araiztegi Agirre
Eneritz Artetxe Eizagirre
Unai Mendizabal Jauregi
Gai-jartzailea: Ion Zaldua Brit.

Arrasate, abenduak 1

Agin Laburu Rezola
Andoni Rekondo Izagirre
Eñaut Martikorena Lizaso
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Maider Arregi Markuleta
Oihana Iguaran Barandiaran
Gai-jartzailea: Imanol Artola Arretxe.

Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!