"Larunbatean, azaroaren 1ean, Eki Lizasok Europako Junior Txapelketan hartu zuen parte Espainiako Selekzioarekin. Lastima, azken egunetan gastroenteritisak jota, 3 kilo galduta zegoen eta txapelketara ez zen iritsi bere hoberenean. Egun batzuk pasatzera etorri da etxera eta izan dugu aukera berarekin egoteko berriro ere Madrilera itzuli aurretik.
Abiadan 4. postua lortu zuen eta bi denboratan berriz 5. postua
Azaroaren 2an, Ekaitz Cortajarena eta Jon Kepa Cortajarena anaiak Cretan izan ziren Euskadiko Selekzioarekin eta bertan Grecia-Euskadi nazioarteko Txapelketan aritu ziren. Lan ona egin zuen taldeak eta bi anaiak ere ondo aritu ziren, marka onak eginez eta federazioen artean Euskadi txapeldun geratuz.
Egun berean Gasteizen, Euskadiko Teknika, 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko txapelketa ere izan zen.
15 URTEZ AZPIKO TXAPELKETA
Emakumezkoetan, Taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik KISBEL LOPEZ izan zen bertan.
Gizonezkoetan, Taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik REDA EL BYAD, SERGIO GONZALEZ, ENEKO MESA ETA ZIGOR URRETAZBIZKAIA izan ziren.
Kategoria guztietan txapelduna REDA EL BYAD gelditu zen.
17 URTEZ AZPIKO TXAPELKETA
Emakumezkoetan, Taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik MAIALEN ZUBELDIA izan zen bertan.
Gizonezkoetan, Taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik REDA EL BYAD ETA UNAI MESA izan ziren bertan.
TEKNIKA TXAPELKETA
ALEBINAK - TAHA EL BYAD - 3. POSTUA
INFANTILAK - ENEKO MESA - TXAPELDUNA / KISBEL LOPEZ - 3. POSTUA
Datorren astean, azaroaren 16an, Toledon, Espainiako 17 urtez azpiko txapelketa izango da eta gutxieneko marka egina duten REDA EL BYAD eta UNAI MESA joango dira txapelketara Ekaitz Cortajarena entrenatzailearekin. Animo eta zorte on!"