Irradakarekin, Zizurkilgo dantzarekin hasi dute Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren baitan antolatutako eguna. Dantza egin ostean, giza katea egin dute Zizurkil eta Amasa-Villabona elkartzen dituen oinezkoen zubian Errebote plazaraino. Jarraian Errebote plazan, Akain Talde Feministako kideek performancea egin dute emakumeen aurkako hainbat indarkeria salatuz:
- Dominique Pelicotek Gisèle emaztea drogatu zuen hainbat hamarkadatan zehar eta gizonak gonbidatzen zituen etxera emaztea bortxa zezaten. 83 erasotzailetatik 50 besterik ez dituzte identifikatu, denak 26-68 urte bitartekoak: medikuak, suhiltzaileak, irakasleak… aitak, senarrak.Guillaume De Palmak, gizon haien abokatuak, “bortxaketa ez da beti bortxaketa” eta “bortxatzeko intentziorik gabe ez dago bortxaketarik” bezalako loreak bota zituen epaiketan.Frantzian bortxatzaileen % 1 bakarrik da zigortua, baina erasotuen % 91k ezagutzen du bere bortxatzailea, eta justiziak ez du ezer egiten. Ez dira gizon guztiak, baina emakume guztiak gara arriskuan gaudenak
- 2 emakumetik batek indarkeria matxista pairatzen du.Euskal Herrian 2003tik 124 emakume izan dira erailiak, eta baita 12 haur ere.Aurten, 2024ean 5 izan dira erailak:
- 2024ko maiatzean 33 urteko emakumea hil zuen bere bikotekideak Donibane lohizunen
- 2024ko ekainean Laura Zacchello hil zuen bere bikotekideak Urruñan.
- 2024ko uztailean Panaman, Erandioko Eneritz Argintxona Fraile hil zuten.
- 2024ko irailean Bilboko Santutxu auzoan Yaneli Gonzales hil zuen haren bikotekideak.
- 2024ko urrian Kayle Villar Pons 20 urteko emakumea hil zuen haren erasotzaileak bularraldean hainbat labankada eman ostean.
Eta ezin dugu ahaztu, 2022ko abuztuan erail zuten emakumea. Katalunian desagertutako Irungo emakumea. Gorpua ez da oraindik agertu, eta ikerketa zabalik dago.
2024an 5 emakume izan dira erailak, baina berriki albistegian ikusi dugu, Pasaian 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Gizonak lepotik helduta zeukan emakumea, beste eskuan labana hartua zuela. Noiz arte?
Biktimak identifikatuta ditugu, baina non daude hiltzaileak?
- Pornografia gure gizartean masiboki ari da hedatzen. Kontsumitzen hasteko batez besteko adina 12 urtekoa da, Lehen Hezkuntzako 6. maila. 10etik 7k maiztasunez kontsumitzen du, eta 8-16 urte bitarteko haurren % 90 sartu da noizbait pornografia orrialde batean.Gazteek sexua indarkeriarekin eta emakumeen umilazioarekin lotzen dute. Kalitatezko sexu-hezkuntza jasotzeko eskubidea dute.Eszena pornografikoen % 82 emakumeon aurkako indarkeria fisikoa eta ahozkoa da.Pornografia emakumeon aurkako indarkeria da!
- Eta plaza honetan aurkitzen garen guztiok ezagutuko dugu Alex Sardui. Gatibu taldeko abeslaria. Gizon zuri heterosexuala. Hauxe bota zuen gizonak ELDIARIO.ES eko elkarrizketa batean:
- Musikaren gremioan ez da diskriminaziorik existitu edo nik ez dut halakorik ikusi. Egia da ez dagoela hainbeste emakume lanean, baina inoiz ez da diskriminaziorik egon Gainera, Sarduik duela urte gutxi batzuk esan zuen emakume gutxi zeudela musikan eta hori ere gezur eta akats galanta da! Baina ez da gizon bakarra izan SARDUI.
- Hamabost pertsona gara zioten elkarrizketa batean RAIMUNDOKOEK. 15 pertsona edo 15 gizonezko? hitz egin izan dugu horretaz, baina listo, ezin dugu ezer egin. Gauzak horrela dira, naturalak. Ez dugu Lizarra edo Iruñea inguruan flamenkoa kantatzea gustatzen zaion eta ongi egiten duen neskarik ezagutzen. Ez dugu probatu, baina ez ditugu ateak itxita. Lagun talde bat izan da finean.
Aner Eguzkitzek, argi eta garbi esan zuen haren Berriako iritzi artikuluan zenbat hitz dauden diskriminatu esateko, diskriminatu esan gabe. Hauek ematen ditu elhuyarrek: Baztertu, apartatu, alboratu, kaleratu, ez dugu ezagutzen baina ez dugu probatu, zokoratu, bazter utzi, bazterreratu, bazterretsi, lagun talde bat gara, kanporatu, ez gonbidatu, sartzen ez utzi, saihestu, ekidin, gauzak horrela dira, naturalak.
Nazkatu gara musikagintzan ere diskriminaziorik ez dagoela entzuteaz. Ez omen da existitzen, ez omen da existitzen. Nahikoa da, ostia!Nork bere botereari ez begiratzea diskriminatzeko modu bat da.Lauzpabost baino gehiago gara, lauzpabost baino gehiago izan gara beti… 150 baino gehiago gara eta antolatuta gaude!
- Tolosan, osteopataren kontsultara joan, “masajea hasi eta une batetik aurrera baimenik gabe ukituak egiten hasi zen”, “ni bakarrik erasotzailearekin, eta beldurra sentitzen”, “gutxinaka, gizonaren manipulazioa eremu intimora iristen zen”.Hasieran bi pertsonek salatu zuten, dagoeneko hamar dira, horietako bat adingabea. Jada 10 pertsonek salatu dute, zenbat biktima gehiago egon daitezke?
- Tolosan 18 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten hainbat emakume eta adingabekoei sexu ukituak egiteagatik.Tolosako Usabal Kiroldegian gizon batek emakume bat erasotu zuen.Tolosako Atletismo Taldeko entrenatzailea kanporatu dute eraso kasu bat baino gehiagoren ondorioz. Non dago kode etikoa? Non gaude seguru? Non daude gure alabak seguru?
- Abuztuaren 5ean, Adunako prostituzio etxean 18 emakume askatu zituzten. Bezeroekin sexu-harremanak izatera behartzen zituzten, eta hori gutxi balitz, kaleratuak izango ziren mehatxu pean tabernako jabearekin ere sexu-harremanak izatera behartuak ziren. Sexu-harremanen bidez lortutako dirua proxenetak gordetzen zuen, eta honez guztiaz gain, negozioan bertan saldutako drogarekin irabaziak ere ateratzen zituen.Oraindik prostituzio etxea 24 orduz dago irekita. Gaur egun 18 emakume horietatik bi babespeko lekuko programan sartu dituzte, hauentzako askatasunerako prozesua ez da oraindik hasi besterik egin, proxenetaren laguntzaileek mahatxatu dituzten seinale. Azkenik, ez da inor harrituko honako datuarekin: atxilotutako jabeak aurrekari penalak dauzka giza-trafikoagatik..
Ez gara merkantzia. Hiru gizonetik bat puteroa da. Zure kuadrillan zein da? Ez izan konplize altxatu ahotsa!Noiz arte iraungo du honek? Noiz sentituko gara gure herrietan seguru? Noiz utziko diogu ilunetan atzera begiratzeari?
Aski da! Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako biolentziaren aurrean autodefentsa feminista!
Performancea amaitu ostean, Mara Alvarezek bi kantu abestu ditu ekitaldiarekin amaitzeko.