Azaroren 17an Espainiako 17 urtez azpiko txapelketa izan zen Toledon. Taldeko Unai Mesa eta Mohamed Reda pultsulariek egina zuten bertan izateko gutxieneko marka eta hantxe aritu ziren lehian bi gazteak, Ekaitz Cortajarena entrenatzailea ondoan zutela. Taldeko bi ordezkari hauek txapelketa ona egin zuten eta biek ere bere markak hobetu zituzten, nahiz eta oraingo honetan dominarik ezin izan lortu. Zorionak taldearen izenean eta jarrai dezatela bide horretatik.