Elkarretaratzea egin dute oinezkoen zubian, Pasaiako hilketa matxista salatzeko

Aiurri 2024ko abe. 2a, 20:53

Pasaiako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Zizurkil eta Villabonako oinezkoen zubian. Hainbat herritar elkartu da bertan eta zubiaren erdian, 'Erasoen aurrean autodefentsa feminista' zioen pankarta jarri dute. Elkarretaratzea amaituta, manifestua irakurri du Lurgatz talde feministako kide batek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!