Pello Elzaburu Arzamendi Pamiela argitaletxeko editorea da aspaldiko urtetan; Euskal Herrian gutxi izango dira berak adina edizio bizi izan dituenak Durangon. Jatorriz andoaindarra -Kaletxiki auzokoa- dena esku bete liburu heldu da Durangora aurtengoan ere; 50 argitalpen berriekin hain zuzen, eta besteak beste, Patziku Perurenak Goizuetako folkloreaz eta hizkeraren gainean idatzi duen liburua, edota, Iñaki Perurenaren biografia hartu dizkigu hizpide.