Horrez gain, ez da inguruan eraiki nahi duten parke eoliko bakarra. Izan ere, Urumea bailaran bi proiektu ari dira bideratzen: batetik, Hernaniko lur-sailetan, eta, bestetik, Aranoko eremuan. Erreportaje zabala argitaratuko du Aiurrik, aste honetako astekarian. Hari horri tiraka, Aiztondo bailaran lur hartuta ere, 2022ko otsailean Zizurkilgo Ezkeltzu mendian lau haize-errotako parke eolikoa egiteko eskaera aurkeztu zuen Green Capital enpresak.