Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran. Horiexen artetik irtengo da txapelduna.
Antolatzaileen oharrak
- Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskuragai. Egunean bertan, sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko da, 14:30ean.
- Haur txokoa: Saioa jokatzen ari diren bitartean, hezitzaileek zainduko dute gunea. Bertso saioak irauten duen artean egongo da gunea zabalik, hezitzaileek zainduta. Informazio gehiago: 688 72 85 75 / gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus.
- Ilunbera nola heldu: Garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabiltzea gomendatzen du antolakuntzak. Bestalde, Andoaingo Punttukak antolatu du busa Andoaindik. 15:15etan abiatuko da Makaldegitik. Dena den, autoen aparkalekua ere egongo da.
- Ateen irekiera: Ilunbeko ateak 15:30ean zabalduko dira. Bertsozale Elkarteak garaiz joateko gomendioa egin nahi die bertsozaleei, azken orduan trabarik ez egoteko.
- Gurpildun aulkiak: Gurpildun aulkian datozen bertsozaleek zein irisgarritasun beharrak dituztenek, aurretiaz antolakuntzari jakinaraziz gero, nondik sartzea komeni den adierazten duten oharrak jasoko dituzte. Horretarako gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatz daiteke.
Finala, ETB1en eta eitb.eus atarian
Larunbatean, 16:45etik aurrera, EITBk zuzenean emango du Gipuzkoako bertsolari txapelketako finala.