Bilbora joan aurretik, Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak, Igara espazioan gosaria prestatuko du, 10:30ean. Era horretan, aipatu sindikatuak gonbidapen bikoitza egin die Buruntzaldeko herritarri, manifestaziora joan daitezen, eta aurrez, Igara espazioan gosaldu dezaten.
Etxebizitzaren arazoaren errora jotzeko premia
Antolatzaileek Bilbon agerraldia egin zuten asteartean, mobilizaziorako deia eginez. Adierazi zutenez, berrehunetik gora eragilek egin dute bat ekimenarekin. Tartean dira ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT eta CNT sindikatuak eta Stop Desahucios Buruntzaldea kolektiboa.
Agerraldian, etxebizitza arazoaren errora jo nahi dutela adierazi zuten, “etxebizitza negozioa den bitartean, inoiz ez delako eskubidea izango; edo beste era batera esanda, etxebizitza merkantzia den artean, sekula ez delako guztiontzat izango".
Gehitu zutenez, "burgesiaren irabaziek gora egiteak, langileon miseria areagotzea esan nahi du, hau da: gutxi batzuen aberastasunaren eta jabetzen atzean, gehienon pobrezia eta desjabetzea ezkutatzen dira".
Hona atxikimendua agertu duten eragileen zerrenda: