Gipuzkoako odol emaileek gizartearen zerbitzura egindako 60 urteak ospatu dituzte Donostian

Xabier Lasa 2024ko abe. 14a, 11:43

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak 60 urte bete ditu gipuzkoarren ongizatearentzat eskergaitza den boluntariotza-lana burutzen, eta ospakizun ekitaldia egin zuten Donostian, ostiralean. Egindako ibilbide oparoari begira jarri ziren, eta batik bat, bidelagun dituztenei eskerrak eman zizkien. Kronika eta argazki-galeria, ikusgai: 

Xabin Urcelaik aurkeztu zuen Donostian, EHUren Campuseko Barriola egoitzan ospatu zen ekitaldia.

Azken 25 urtetan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko presidentea da Urcelay, hiztun aparta da, eta era ezin atseginagoan, elkartearen 60 urtetako historia xehe-xehe kontatzeaz gain, makina bat xehetasun gogorarazi zituen odola ematearen ekintzaren inguruan.

Gipuzkoako elkartearen 60 urteak era kronologian azaldu zituen Urcelayk, eta bidean, modu batera edo bestera Gipuzkoako odol emaileekin elkarlanean aritu diren, eta egun aritzen diren, elkarteak eta gizabanakoak aipatu zituen, oholtzara igoarazi eta oroigarria jaso zezaten.

 

Elkarte eta gizabanako ugari, eskertzen atalean

Hona aipamenen eta goraipamenen atalean, elkarte eta gizabanakoen zerrenda:

- Gregoria Bergaretxe, Juan Colera, Pedro Maria Gomez, Maria Teresa Langara, Santiago Balenciaga, Jose Joakin Gonzalez eta Jose Maria Otazu. Horiek gogoan eduki zituzten, 1964an odol emaileen elkartea abian jarri baitzuten.

- Nuria Patino, Donostian kokatzen den Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko gainbegiralea da; Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko presidente ordea ere bada.

- Maite Peña, Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamenduko diputatua (Foru Aldundia ordezkatuz).

- Juan Marrero, Donostiako zinegotzia (Donostiako Udala ordezkatuz).

- Jose Manuel Cardenas medikua, Gipuzkoako Odol Emaileen Odol-Bankuko zuzendaria izandakoa urtetan.

- Juan Carlos Redondo, Gipuzkoako Odol Emaileen presidentea izandakoa urtetan.

- Komunikabideak ordezkatuz: Gorka Etxebeste eta Aitziber Meabe (EITBko Irratiak), Ager Lasurtegi (Ser Katea) eta Juanma Velasco (El Diario Vasco egunkaria).

- Maribel eta Meli, 2017an, Txilen, istripua larria sufritu eta odolaren premia izan zuten Aitana Moreno eta Irati Idiakez kirolarien amak. Egun, Aitana Moreno Jiu-Jitsun munduko txapelduna da, eta Irati Idiakez snowboarden Joko Paralinpikoetan urrezko domina lortu berri du.

- Medikuen kolektiboko Belen Alonso (Gipuzkoako Medikuen Kolegioko idazkaria orokorra).

- Arrate Zumeta Erizaintza Elkargo Ofizialaren lehendakaria.

- Mercedes Aja, Tekniker ikerketa zentruko pertsonaleko eta antolaketako zuzendaria.

- Amaia Irazusta, Esperientzia Geletako Zuzendaria EHUn.

- Xabier Riezu eta Irene Cuesta Deusto Unibertsitateko ordezkariak. - Ana Manzano Pasaiako Itsas Eskolako ordezkaria.

 

2024ko zenbait odol-emaileei oroigarria

Ekitaldiaren une batean, 2024an, 60, 80 edota 100 txandatan odola ematera iritsi diren honako odol emaileei eskerrak eman zizkieten:

* 60 eman-aldi: Maria Juan Arakistain Uranga, Maria Milagros Korta Altuna, Miren Josune Larburu Agirre eta Maria Pilar Requejo Agirre.

* 80 eman-aldi: Josune Gaztañaga Goikoetxea eta Maria Begoña Igartua Gauna.

* 100 eman-aldi: Juan Carlos Cañas Arberas, Ladislao Etxeberria Otegi, Francisco Gallego Prado, Jose Migelez Cuadrado, Jose Carmelo Paino Perez, Carlos Rodriguez Cortes, Maximo Valladolid Bergaz, Mikel Zubillaga Galarraga eta Ernesto Martin Tejada.

Horietatik zenbait azaldu ahal izan zuten espreski ekitaldira, eta Eskola dantza taldeko dantzariek ohorezko aurreskua eskaini zieten. Hain zuzen, Itzel Cestau, Irati Escandell, Nerea Lopez eta Aitzol Ortiz izan ziren dantzariak, Lierni Arozena txistularia laguntzaile izanik.

Ospakizun-ekitaldiari amaiera emateko, Osakidetzako langileek osatzen duten Kantakidetza abesbatzak saio berezia eman zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!