A-15-eko tunelen eraberritze-lanak azken fasean sartu dira

Aiurri 2024ko abe. 18a, 10:27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak hainbat erabaki hartu ditu eta horien berri atzokoan eman zuen Irune Berasaluze foru bozeramaileak.

A-15 errepidean, Belabietako tunela Donostiarako noranzkoan egokitzeko obren lizitazioa egin berri dute, 23.281.917,87 euroko oinarrizko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Irune Berasaluze foru bozeramaileak azaldu duenez, "erabaki honekin A-15eko Gipuzkoako aldeko tunelak egokitzeko lanen azken faseari heltzen diogu". Lanak uda ostean hasiko dira eta 2026ko udazkenean amaitzea espero da. Azpiegitura eguneratzen amaitzen denean, segurtasun eta eraginkortasun estandar altuenak betetzen dituztela bermatuko da, Europako zuzentarauak ezartzen duen bezala”.

Hainbat urtetako lana San Lorentzon, Gorosmendin eta Oindolarren

  • San Lorentzoko tunelaren lanak 2018 eta 2019 urteen artean egin ziren.
  • Belabietako tuneleko Iruñarako noranzkoan, 2021 eta 2022 urteen artean. Belabietako tunela Donostiarako noranzkoan egokitzeko obrak esleitu berri dira.
  • 2023 eta 2024 urteen artean, Gorosmendiko tunela Iruñearako noranzkoan eta Oindolar tunela Donostiarako noranzkoan berritu ziren.  Oindolar eta Gorosmendiko kontrako noranzkoetako obrak 2024ko irailaren amaieran hasi ziren, eta aurreikusitakoaren arabera aurrera doaz, 2025eko udaberrirako aurreikusitako amaierarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!